XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bigarren sospetxoso multzoa familia da esan zuen inspetoreak Entierroa pasa arte utziko diegu, eta bihar bisita egingo diegu etxera!.

- Nik uste dut esan zion laguntzaileak familiak ez duela zer ikusirik.

Krimen baten aurrean galdetu behar dena hau da; nork irabazten du zerbait horrekin?.

Eta garbi dago familiak ezetz, eta bere anaiak ere ez, bien artekoa bait zen indar izugarri hori.

Badakizu bakarka ezta ehun kilo igotzera ere ez zirela heltzen!.

- Orduan? - Neretzat, jarraitu zuen laguntzaileak eta emazteen gora beherak ikertzea gustatzen ez zaizunez, sospetxoso bakarra gelditzen da: gorpua aurkitu dugun baratzako jabea, hau da, Chao Borsini deituriko gizon xelebre bat.

Hamar zaldi dauzka, eta gogoratu Rokorsondarrek zaldien aurka apustu asko egiten zutela.

Hor dago neretzat ikerketaren nondik norakoa, apustuetan.

Elizkizunetara agertu ziren ertzainak, sendiaren jarrera aztertzeko asmoz, (...).